Ni neu

Ni neu
Maitanetxu
Mostrando entradas con la etiqueta kirola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kirola. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de diciembre de 2011

Tenisa

Tenisa

Tenisa, XIX.mendean Ingalaterran sortu zen kirola da. Bi edo lau jokalariren artean eta pilota batekin jokatzen da. Mende honen amaieran, kirol hau arautu egin zuten: sare batek banatutako zelai batean jokatzen da. Jokalariak erraketen bidez, pilota sarearen gainetik, aurkakoen zelai zatira pasatzen saiatu behar dira. Tenisaren helburua, aurkakoa pilota itzultzeko gai ez izatea litzateke.Kirol honetan, partidak banakakoak (jokalari bat bestearen kontra) zein binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Banakako partiduetan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bereizketa egiten da. Binakako partidetan aldiz, ez dago inolako bereizketarik, partida mistoak jokatzen dira.

Iraupenari dagokionez, ez da denboraren bidez neurtzen, set kopuru konkretu batez baizik. Emakumezkoen kasuan, 3 set-eko partidak izaten dira (horietako bi irabazi behar dituzte partida irabazteko). Gizonezkoen kasuan, ordea, 5 set-eko partidak dira (horietako 3 irabazi beharra dute, partidako garaileak izateko).

Bukatzeko, kolpeei dagokienez, dejada eta errestoa aipa genitzake. Lehenengoan, normalean, erraketaren atzeko aldeaz indar gutxirekin ematen zaio kolpea, saretik hurbil eta bote oso txikiaz eror dadin. Bigarrengoan, jokalariak sakeari erantzuteko ematen dio kolpea.




qrcode

Kirola egiteko gomendioak

Kirola egiterakoan kontuan hartu beharrekoak:

Kirol jardueraren momenturik garrantzitsuena, kirola egiten ari garen momentua da. Baina, kirola egiteak ondorio txarrik izan ez dezan, ez dira soilik elikadura, kirola burutu aurreko eta osteko luzatze-ariketak… kontuan hartu behar. Garbitasunak, higieneak… berebiziko garrantzia du. Aldageletako garbitasun ezak, kirolariengan gaixotasunak eragin ditzake. Horrez gain, norberaren higienea ere oso garrantzitsua da, onddoak, bakterioak… hartu ez ditzaten.

Hona hemen kontuan hartu beharrekoak:

1. Jantzi egokiak erabili behar dira kirola egiteko, garbi-garbiak beti. Berebiziko garrantzia dute oinetakoek.

2. Kirola egiteko erabili diren arropa izerdituak erantzi behar dira, oinetakoak barne.

3. Kirola egin ondoren, dutxatu beharra dago. Garbitzeko ez ezik, giharrak erlaxatzeko ere ona da. Ez dira xaboi fuerteak erabili behar, alkohol gabekoak erabiltzea komenigarria da. Ez igurtzi gehiegi larruazala.

4. Igerilekuan ibili bazara, ilea ondo garbitu, kloroa kentzeko.

5. Nahiz eta higienearekin zerikusi zuzena ez izan, aholku garrantzitsua da hau: dutxatzerakoan, ez alferrik galdu ura.

6. Aldagela eta dutxa kolektiboetan erabili beti txankletak. Uste baino ohikoagoak dira onddoek oinetan eragiten dituzten infekzioak.

7. Dutxatu ostean, lehortu ondo gorputza, batez ere oinak. Izan ere, oso gogoko dute hezetasuna onddoek.

8. Lehortu ondoren, larruazala hidratatzeko krema eman.

9. Garbitu ahalik eta azkarren kirola egiteko erabili duzun arropa. Zeuk ere egin dezakezu hori, ezta?

10. Aldagela eta dutxa kolektiboetan, saiatu zaitez ez zikintzen, eta zikindu ez gero, garbitu ezazu.






qrcode