Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

viernes, 18 de noviembre de 2011

Hipika onuragarria da arazoak dituzten umeentzat

“Los Robles” izeneko elkartean, minusbaliotasunen bat duten umeentzako klaseak eskaintzen dira. Komunikatzeko arazoak dituzten umeei, autistak diren umeei, sindrome de down duten haurrei, hiperaktibitatea dutenei… gomendatzen zaie kirol hau praktikatzea. Umeei, animaliekiko kontaktuak, komunikatiboagoak eta sozialagoak izaten laguntzen die. Gainera, kirol honek haurrak erlaxatzen laguntzen ditu.

Zaldiekin egonez, haurrek, animaliekiko errespetua, ingurunearekiko eta lagunekiko errespetua izaten ikasten dute. Nahiz eta, hipika kirol indibiduala izan, umeak beraien artean erlazionatzen dira.

Urte osoan zehar, minusbaliotasune asoziazio desberdinak “Los Robles”-etik pasatzen dira, bertan umeek hipikaz gozatu dezaten eta aldi berean, etekinik handiena atera diezaioten.

Ikus dezakegunez, kirolek pertsonen alderdi psikologiko zein fisikoan eragin positiboa izan ditzakete. Horregatik, hezkuntzaren barnean, kirola landu beharra dagoela uste dut.






qrcode

viernes, 11 de noviembre de 2011

Saskibaloia

Saski baloia taldean jokatzen den kirola da.Hau, estalitako pista batean edota aire librean dagoen batean praktikatu daiteke. Bost pertsonatako bi talde puntuak lortzen saiatuko dira, kanasta edota bikoitza eginez.Horretarako, jokalariak sare bat zintzilik duen uztai batean, sartzen saiatu beharko dira. Kirol hau lau denboratan jokatzen da. Bigarrengo denbora bukatzerakoan, 15-20minutuko atsedenaldia egiten da. 




Atletismoa

Atletismoa proba desberdinez osatutako kirola da, hain zuzen ere, abiadura, erresistentzia, objektuen jaurtiketa eta modalitate desberdinetako jauzien frogez. Froga hauetako bakoitzean trebetasun fisiko eta mekaniko desberdinak adierazten dira. Denbora eta distantziarekiko borroka oso faktore garrantzitsua da oinarrizko helburua lortzeko, kasu honetan, nork bere burua gainditzea.

Atletismoa joko olinpikoetako parte izan da. Denborarekin, eta eragin desberdinengatik, grekoek parte hartu izandako lasterketak eboluzionatu eta gaur egungo mendiko lasterketa bezala ezagutzen direnetan, bilakatu ziren. Atletismoa, kirol zaharrenetarikotzat hartzen da. Kirol honen espezialitateetako batzuk, hain zuzen ere, lasterketa eta jaurtiketa, Grekoek joko olinpikoetan praktikatzen zituzten. Gaur egun ezagutzen den bezala, Europan XIX.mendean zehar, sortu eta garatu egin zen, nagusiki, Erresuma Batuan, non atletismoaren espezialitateetako gehienak arautuak ziren. Kirol Olinpiko kontsideratzen da , 1896ko joko olinpikoen ediziotik. Eskoletan zein ikastoletan, beste kirol askoren artean, gorputz hezkuntzako klaseetan hau praktikatzen da.






martes, 8 de noviembre de 2011

Kirola hezkuntzan

KIROLA HEZKUNTZAN

Ikasleentzat kirol jarduera gizarteratzeko baliabiderik garrantzitsuenetakoa da eta ondorioz, euren garapen
pertsonalerako onuragarriak izango diren gaitasunak sustatzeko balioko du, epe eta leku desberdinetan:
atsedenaldian, asteburuan, oporretan, aisialdian, kaleko edo parkeko jolasetan... eta zalantzarik gabe, horietan islatzen da komunikabideen eragina (telebista, irratia, kirol aldizkariak... baita behin eta berriro komunikabide horietan ikusi ahal diren kirolari ospetsuak imitatzeko nahia ere). Bestalde, kontsumo-gizartean gero eta zabalago dago kirolaren kultura (kirol materialak eta produktuak erostea, komunikabideetan kirolariak publizitaterako erabiltzea eta abar).

Egoera horren aurrean, lehenengo galdera izango litzateke zein kirol mota edo jarduera bultzatu behar dugun
eskoletan: kontsumo gizartearen interesek eta kirol federazioek eskaintzen dutena ala gorputz hezkuntzaren
helburuetan aipatzen diren baloreetara egokitutako gorputz eta hezkuntza jarduera. Azken horrek osasuna, jolasa, hezkidetzako partehartzea eta diskriminaziorik gabea izatea sustatuko du eta garrantzi handiagoa emango dio partehartzeari azken etekinari eta emaitzei baino.

Konturatu gabe, kontrajarrita dauden bi ereduren aurrean gaude. Alde batetik, kirol federazioek eskoletarako
zehaztu duten eredua dago, hau da, lehiaketako kirolaren ezaugarriak dituena: emaitza ona lortzea partehartzea baino garrantzitsuagoa da, eta irabaztea da gauzarik garrantzitsuena. Teknikariek lehiaketako entrenatzaileen eskemak hartzen dituzte eta hezkuntza eredu mekanikoa, analitikoa eta espezialdua darabilte, talde barruko funtzioen eta betebeharren banaketarekin; elkarlanaren gainetik lehiaketa dago. Bestetik, eskolan eta familian hezitzaileok nahiago ditugu gorputzaren mugikortasuna eta osasuna bateratuko dituzten jarduerak, hezkuntza bateratua, atsegina, guztientzakoa eta diskriminaziorik gabea bultzatuko duena.


Azken eredu horren alde Le BOULCH (1991) dago. Haren ustez, eskola kirolak mugimendu eta psikomotrizitate gaitasuna garatzeko balio behar du afektibotasunaren, ezagutzaren eta gizartearen arloan. SEIRULOren (1995) iritziz, helburua kirolaz eta gorputz eta mugikortasun jarduerez baliatzea da, horien bidez gizarte eta kultura jakin bakoitzean hezkuntzako eta gizarteko baloreak garatzeko. Horretarako, jarduera horietan heziketak lehiaketak baino garrantzitsuagoa izan behar du, eta lehiakortasunaren araberako hautaketak eta sailkapenak albo batera utzi eta guztion parte hartzea lortu behar dugu.

Sarrera honetan, kirola hezkuntzan izeneko artikulu bat ipini egin dizuet. Artikulu hau, saretik ateratakoa da. Honen inguruan komenta dezakedana ondorengo da: gaur egungo egoeraren aurrean, hezitzaile askok galdera bat dute haien buruan, “ Zein kirol mota edo jarduera bultzatu behar dugu eskolan?; kontsumo gizartearen interesek eta kirol federazioek eskaintzen dutena ala gorputz hezkuntzaren helburuetan aipatzen diren baloreetara egokitutako gorputz eta hezkuntza jarduera?” Azken honek, garrantzi gehiago emango dio parte hartzeari eta ez azken emaitzei. Nire ustez, galdera honen erantzuna nahiko argia da, behintzat egokiena litzatekeena argi dago. Beste gauza bat da, praktikara eramatea. Ni hezitzailea izango banintz garrantzi gehiago emango nioke umeen psikomotrizitateari, mugikortasunari... eta ez lehiakortasunari. Gainera, eskolan umeek ikasten dutena oso garrantzitsua da haien garapenerako. Horregatik, kirol arloan, osasuna, psikomotrizitatea eta mugikortasuna bateratzen dituen kirol jarduerak bultzatu behar direla uste dut.



qrcode