Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

martes, 8 de noviembre de 2011

Kirola hezkuntzan

KIROLA HEZKUNTZAN

Ikasleentzat kirol jarduera gizarteratzeko baliabiderik garrantzitsuenetakoa da eta ondorioz, euren garapen
pertsonalerako onuragarriak izango diren gaitasunak sustatzeko balioko du, epe eta leku desberdinetan:
atsedenaldian, asteburuan, oporretan, aisialdian, kaleko edo parkeko jolasetan... eta zalantzarik gabe, horietan islatzen da komunikabideen eragina (telebista, irratia, kirol aldizkariak... baita behin eta berriro komunikabide horietan ikusi ahal diren kirolari ospetsuak imitatzeko nahia ere). Bestalde, kontsumo-gizartean gero eta zabalago dago kirolaren kultura (kirol materialak eta produktuak erostea, komunikabideetan kirolariak publizitaterako erabiltzea eta abar).

Egoera horren aurrean, lehenengo galdera izango litzateke zein kirol mota edo jarduera bultzatu behar dugun
eskoletan: kontsumo gizartearen interesek eta kirol federazioek eskaintzen dutena ala gorputz hezkuntzaren
helburuetan aipatzen diren baloreetara egokitutako gorputz eta hezkuntza jarduera. Azken horrek osasuna, jolasa, hezkidetzako partehartzea eta diskriminaziorik gabea izatea sustatuko du eta garrantzi handiagoa emango dio partehartzeari azken etekinari eta emaitzei baino.

Konturatu gabe, kontrajarrita dauden bi ereduren aurrean gaude. Alde batetik, kirol federazioek eskoletarako
zehaztu duten eredua dago, hau da, lehiaketako kirolaren ezaugarriak dituena: emaitza ona lortzea partehartzea baino garrantzitsuagoa da, eta irabaztea da gauzarik garrantzitsuena. Teknikariek lehiaketako entrenatzaileen eskemak hartzen dituzte eta hezkuntza eredu mekanikoa, analitikoa eta espezialdua darabilte, talde barruko funtzioen eta betebeharren banaketarekin; elkarlanaren gainetik lehiaketa dago. Bestetik, eskolan eta familian hezitzaileok nahiago ditugu gorputzaren mugikortasuna eta osasuna bateratuko dituzten jarduerak, hezkuntza bateratua, atsegina, guztientzakoa eta diskriminaziorik gabea bultzatuko duena.


Azken eredu horren alde Le BOULCH (1991) dago. Haren ustez, eskola kirolak mugimendu eta psikomotrizitate gaitasuna garatzeko balio behar du afektibotasunaren, ezagutzaren eta gizartearen arloan. SEIRULOren (1995) iritziz, helburua kirolaz eta gorputz eta mugikortasun jarduerez baliatzea da, horien bidez gizarte eta kultura jakin bakoitzean hezkuntzako eta gizarteko baloreak garatzeko. Horretarako, jarduera horietan heziketak lehiaketak baino garrantzitsuagoa izan behar du, eta lehiakortasunaren araberako hautaketak eta sailkapenak albo batera utzi eta guztion parte hartzea lortu behar dugu.

Sarrera honetan, kirola hezkuntzan izeneko artikulu bat ipini egin dizuet. Artikulu hau, saretik ateratakoa da. Honen inguruan komenta dezakedana ondorengo da: gaur egungo egoeraren aurrean, hezitzaile askok galdera bat dute haien buruan, “ Zein kirol mota edo jarduera bultzatu behar dugu eskolan?; kontsumo gizartearen interesek eta kirol federazioek eskaintzen dutena ala gorputz hezkuntzaren helburuetan aipatzen diren baloreetara egokitutako gorputz eta hezkuntza jarduera?” Azken honek, garrantzi gehiago emango dio parte hartzeari eta ez azken emaitzei. Nire ustez, galdera honen erantzuna nahiko argia da, behintzat egokiena litzatekeena argi dago. Beste gauza bat da, praktikara eramatea. Ni hezitzailea izango banintz garrantzi gehiago emango nioke umeen psikomotrizitateari, mugikortasunari... eta ez lehiakortasunari. Gainera, eskolan umeek ikasten dutena oso garrantzitsua da haien garapenerako. Horregatik, kirol arloan, osasuna, psikomotrizitatea eta mugikortasuna bateratzen dituen kirol jarduerak bultzatu behar direla uste dut.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario