Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

sábado, 3 de diciembre de 2011

Amaierako agurra

Agurtzeko momentua iritzi da!

Espero dut nire bloga gustatu izana eta informazio berria bereganatu izana! Hurrengorarte!

Maitane Schwarz Sobrón

qrcode

Ikus entzunezkoak

Kirolarekin lotutako ikus-entzunezkoak:

Kirola hitza entzuten dugun bakoitzean, gimnasio bat, futbol zelai bat, atletismo pista bat… datozkigu gure burura.

Guk uste dugun arren, kirolak ez dira bakarrik praktikatuz ikasten. Badaude, kirolaren inguruko dokumentalak. Hauen bidez, kirolaren inguruko informazio ugari eskura dezakegu eta gure ezagutzak honen inguruan, zabaldu.

Gaurko sarrera honekin, kirolaren inguruko informazio gehiago izan dezazuen, baliogarriak izan daitezkeen dokumental, liburu eta filmak jarriko ditut.

Esan beharra dago, zerrenda hau Jon Lacoumek egin duela. Gehiago jakin nahi izatekotan, sartu bere web orrialdean:  

Liburuak:

Pica por fuera es por dentro
Egilea: Ignacio Ochoa Edit: Alianza Editorial
Fuera de juego
Egilea: Jordi Sierra i Fabra Edit: Gran Angular
Juego, set y partido
Egilea: Jordi Sierra i Fabra Edit: Destino
Locos por el Fútbol: ¡Vamos a por la Copa!
Egileak: Frauke Nahrgang Edit: Edelvives
Locos por el Fútbol: Se busca delantero
Egilea: Frauke Nahrgang Edit: Edelvives
MISIÓN INFOFIBLE
Egilea: Fernando Gómez mancha Edit: Wanceulen


Filmak:

Coach Carter (2005)
Hardball (2001)
La gran final (2006)
Hoosiers (1986)
Football Factory: Diario de un Hooligan (2004)
Titanes: Hicieron historia (2000)
14 Kilómetros (2007)
Ella es el partido (2008)
Salta "Jump In" (2006)
Billy Elliot (2000)
Winbledon: el amor está en juego (2004)
Cinderella Man (2005)
Quiero ser como Beckham
Million Dollar Baby
Carros de Fuego (1981)


Dokumentalak:
Estrellas de la Línea
Atrapados por el dopaje
Soy lo que como (Capítulo 1º)
Super Size me.

qrcode

Kin-ball

Kin-Ball kirol berria

Gure egunerokotasunean, beti entzuten dira futbola, saskibaloia, tenis-a, boleibola… eta beste hainbat kirol ezagun. Baina, zuek uste duzue, entzun ditugun kirolak soilik existitzen direla? Ez ordea!!!

Oraindela gutxi, Kin-Ball izeneko kirola ezagutzera eman da. Kirol honetan, taldeen arteko kooperazioa eta interakzioa oso garrantzitsuak dira, hau lortzeko asmoz sortua izan baitzen.

Euskadiko zenbait ikastola edo eskoletan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin kirol haur erabiltzen hasi dira. Kirol honen dinamikak eta arauak, Gorputz Hezkuntzaren programazioan integratuta egoteko ezinhobea egiten du.

Kirol hau burutu ahal izateko, 1,22metroko diametroa eta kilo bat pisatzen duen pilota ezinbestekoa da.

Jarraian, Kin-Ball sesio bat nola prestatu azalduko digun bideo bat jarri dizuet: (iturria: Mari Carmen Aurerio)



qrcode

Sozializazioa eta kirola

Kirola eta Sozializazioa

Taldeetan, askotan ikus daiteke bazterturik dagoen haur bat. Ume horrek, ez du besteekiko inolako harremanik, nahi ez duelako edo gai ez delako. Dakigun gauza bakarra egoera hori oso deserosoa dela da, gehienbat baztertuta dagoen haurrarentzako. Taldeko beste pertsonak deseroso sentitu daitezke ere, egoera ez delako guztiz erosoa, baina ez baztertua sentitu daitekeenaren neurrian. Arazo honi konponbidea emateko, umearen integrazioa bermatuko duen bideren bat behar dugu. Soluziobide bezala, kirola aipa genezake.

Kirol gehienetan, batez ere, taldeko kiroletan, haurren arteko komunikazioa, interakzioa… ematen da. Taldeko kideen izenak ikasten dituzte, haien artean ezagutzen joaten dira… Azken batean, taldeko kirolek eskatzen dutena da, egin beharrekoa jokatu ahal izateko. Bestetik, haien arteko kontaktu fisikoa ere emango da. Adibidez, pilota pasatzerakoan, tantoren bat egiterakoan… Era horretan, baztertuta zegoen umea, taldean integratzea lortuko dugu eta haien harremanak aurrera egingo du, denbora pasa ahala.

Bukatzeko, aipatutakoaren inguruko eskema txikitxo bat jarriko dizuet:



qrcode

Gurasoen parte hartzea haurren kirol jardueretan

Gurasoak kirola ustartzen

Gaurkoan, kirolak eskola adineko ikasleengan duen eraginaz hitz egingo dugu. Eskola barnean, irakaslea oso pertsona garrantzitsua da, umeak zaintzeaz, zalantzak argitzeaz, gurasoekin hitz egiteaz, kirola sustatzeaz… arduratzen delako. Irakasle baten zer egitekoak asko dira. Irakasleez gain, gurasoak ere, oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira. Gurasoek, haurren heziketa prozesuan, irakaslearekin batera, parte hartzen dute. Adibide gisa, gurasoek umeak kirola egitera bultzatzen dituzte, haiek elikatzeaz arduratzen dira…

Azpeitia-Azkoitiako udalak egindako sentsibilizazio programatik hartutako dokumentu bat jarriko dizuet, gurasoek LHko ikasleen kirol jardueran nola parte hartu behar duten azalduko diguna. http://uztarria.com/albistiek/1064317624


Tenisa

Tenisa

Tenisa, XIX.mendean Ingalaterran sortu zen kirola da. Bi edo lau jokalariren artean eta pilota batekin jokatzen da. Mende honen amaieran, kirol hau arautu egin zuten: sare batek banatutako zelai batean jokatzen da. Jokalariak erraketen bidez, pilota sarearen gainetik, aurkakoen zelai zatira pasatzen saiatu behar dira. Tenisaren helburua, aurkakoa pilota itzultzeko gai ez izatea litzateke.Kirol honetan, partidak banakakoak (jokalari bat bestearen kontra) zein binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Banakako partiduetan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bereizketa egiten da. Binakako partidetan aldiz, ez dago inolako bereizketarik, partida mistoak jokatzen dira.

Iraupenari dagokionez, ez da denboraren bidez neurtzen, set kopuru konkretu batez baizik. Emakumezkoen kasuan, 3 set-eko partidak izaten dira (horietako bi irabazi behar dituzte partida irabazteko). Gizonezkoen kasuan, ordea, 5 set-eko partidak dira (horietako 3 irabazi beharra dute, partidako garaileak izateko).

Bukatzeko, kolpeei dagokienez, dejada eta errestoa aipa genitzake. Lehenengoan, normalean, erraketaren atzeko aldeaz indar gutxirekin ematen zaio kolpea, saretik hurbil eta bote oso txikiaz eror dadin. Bigarrengoan, jokalariak sakeari erantzuteko ematen dio kolpea.




qrcode

Elikadura eta Kirola

Kirola eta elikadura

Kirola egiterakoan, energia kontsumitzen du gure gorputzak. Kontsumitutako energia hori, elikagaietatik hartzen du giza gorputzak. Dakigunez, elikagai bakoitza osagai desberdinez osatuta dago, horregatik, denetarik jan behar dugu, osasuntsu egoteko eta beharrezkoa den energia osoa lortzeko. Gauzak horrela, ariketa fisikoa egiteko inolako arazorik ez genuen edukiko.

Jarraian, elikadura egokia zelako den adierazten duen piramidea jarriko dizuet:





1. taldea: koipeak, olioak, gozokiak

2. taldea: esnea, jogurtak, gazta

3. taldea: okela, oilaskoa, arraina, arrautzak

4. taldea: barazkiak

Elikadurak osasunean eta kirolean duen eragina kontuan izanik, umeek eskola eta ikastolan honen inguruko informazioa jasotzen dute, inguruneko ikasgaian, konkretuki. Oso ondo iruditzen zait, Inguruneko irakasgaiaren barnean, irakasleek gai hau azaldu behar izatea, oinarrizkoa iruditzen zaidalako. Amaitzeko, elikadura piramidearen barneko talde desberdinak azaltzen dituen bideo bat zintzilikatu dut, umeek hobeto ulertuko luketela uste dudalako:




qrcode

Orixe Ikastolako artikulua

Kirola edo jarduera fisikoa egiterakoan, izerditu egiten gara. Ez gara eroso sentitzen, usain txarra askatzen dugu. Horregatik, ariketa fisikoa egin ostean, dutxatu behar gara.


Dutxaren beharra hobeto ulertu dezazuen hona hemen Orixe Ikastolak argitaratutako testua:
Oso garrantzitsua da osasunerako jarduera fisikoa egiterakoan eta egin ondoren, gutxienezko garbitasun neurri batzuk betetzea. Eta pixkanaka neurri horiek ohitura bihurtu beharko ditugu, edozein kirol edo ariketa fisikoan jardun ondoren. Garbitasun ohitura guztien artean bi aipa ditzakegu, batez ere: dutxa eta arropa egokia.


DUTXA

Edonolako jarduera fisikoan jardun ondoren oso komenigarria da, beti, dutxatzea. Arrazoi asko dago horretarako. Dutxatzea, batetik, oso osasungarria da: gorputzak izerditzean kanporatzen dituen toxinak eta hondakinak garbitzeko, gainera erori zaizkigun hautsa eta zikinkeria kentzeko, izerditu ondoren gorputzaren tenperatura jaisten denez negu hotz hauetan gu ez hozteko eta ariketak egin ondoren giharrak, zurdak eta organo guztiak (uraren berotasuna dela-eta) lasaitzeko, lesioak uxatuz, oso komenigarria suertatzen da.

Bestetik, heziketa arrazoiak daude: Gorputz Heziketa ondorengo klaseetara izerdi usaia eramaten duzue eta irakasleak, batzuetan, kexatzen dira. Dutxak kirats hori kentzen du.

Orain arte aipaturiko arrazoiak nahikoak ez balira, bada bat erabakikorra, eztabaidaezina dena. Dutxatu beharra dago LEGEAK honela agintzen duelako. Oinarrizko Hezkuntzaren (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza barne) curriculuma ezartzen duen 175/2007 Dekretuak, urriaren 16koak, bere 8. artikuluan, 1.- a) atalean, (26044-26045 orritan) Oinarrizko Hezkuntzaren helburutzat jotzen du “...desarrollar, afianzar y valorar los beneficios que suponen los hábitos de cuidado y salud corporales, del ejercicio fisico, de la práctica del deporte, de la higiene y de la alimentación equilibrada para llevar una vida sana...” (Ikus 2007ko azaroaren 13ko EHAA edo boletina). Eta zehazkiago Dekretu beraren gehigarrian Gorputz Heziketako curriculuma garatzean landu beharreko edukietako bat “Garbitasunari, higieneari, ordenari, instalazioei eta materialei buruzko araudiak onartzea, errespetatzea eta erabiltzea. Jarduera fisikoak egin ondoren, gorputzeko higieneari arreta jartzea.” (458 orrialdean)

Dutxatu ondoren garrantzitsua izaten da ongi lehortzea eta barrengo arropa garbia janztea. Beste neurri on bat txankleten erabilpenarena da. Norberaren etxean izan ezik beste inon dutxatu behar badugu (kiroldegian, ikastetxean, igerilekuan,...) gomazko zola duten oinetako, txankleta edo sandaliak erabiliko ditugu lurrean eta hormetan izan daitezken onddo eta bakterioen infekzioez babesteko. Arropa eta toallak ez dira elkar trukatu behar. Norberak bereak bakarrik erabili behar ditu eta ez beste inori utzi kutsatzea ekiditearren. Beraz, dutxatzeko behar dituzuen gauzak ekarri; toalla, xaboia, orrazea, aldagarriak, txankletak, koloniak eta abar. Ile-lehorgailuak ez dituzue ekarri beharrik ikastetxean badaude-eta.

ARROPA

Gorputz ariketak eta kirolak egiteko, argi dago, arropa egokia behar dela; alde batetik, arina, erosoa, elastikoa, lasai samarra izan behar du gorputzeko zatien mugimenduak oztopa ez ditzan. Estuegia bada gorputzaren mugimenduekin urradurak eta zauriak sor daitezke-eta. Hortaz, txandala, galtza motzak, kamiseta... egokiak dira eta horregatik onartuko dira baina inolaz ere ez, galtza bakeroak, soinekoak eta antzekoak.

Beste aldetik, kirolerako arropak izerdia lurrintzen utzi behar du, izerdiarekiko iragazkorra izan behar du eta aldi berean larruazala oxigenatzen utzi. Ohar guzti hauek barrengo arroparentzat ere balio dute. Kirol arropa beti garbia eta lehorra mantendu behar da. Bustita egonez gero hotzetik isolatzeko gaitasuna galtzen du.

Ariketa fisikoa egitera goazenean ingurunearen tenperatura kontutan hartu beharko dugu. Ez da arropa gehiegi jantzi behar ez gehiegi izerditzeko baina ezta hotzik sentitu behar ere. Tamaina hartu behar zaio. Tenperatura arruntak direnean, ariketa fisikoa hasi baino lehen sobran dugun arropa erantziko dugu (behar baino gehiago izerdiaraziko ligukeelako) eta ariketa fisikoa bukatu bezain laster jantzi (gorputza ez hozteko). Gogora ezazue eta ekarri aldatzeko arropa garbia, egunen batean kanpoan ari garela izerdiaz gain euriak harrapa baikaitzake eta busti.


Behin Orixe Ikastolak idatzitako artikulua irakurrita, kontziente izan behar gara dutxak eta arropak duen garrantziaz. Hau guztia, gure egunerokotasunean kontuan izan behar dugu, bai eskolan zein eskolatik kanpo. Hezkuntzaren barnean, eskola eta ikastoletan, Gorputz Hezkuntzako ikasgaia izaten dute ikasleek, lehenengo batxilergorarte gutxienez. Horregatik, irakasleek hau guztia kontuan izan beharko luketela uste dut, haiek baitira eskola barnean, umeak hezitzen dituzten pertsonak.



qrcode

Kirola egiteko gomendioak

Kirola egiterakoan kontuan hartu beharrekoak:

Kirol jardueraren momenturik garrantzitsuena, kirola egiten ari garen momentua da. Baina, kirola egiteak ondorio txarrik izan ez dezan, ez dira soilik elikadura, kirola burutu aurreko eta osteko luzatze-ariketak… kontuan hartu behar. Garbitasunak, higieneak… berebiziko garrantzia du. Aldageletako garbitasun ezak, kirolariengan gaixotasunak eragin ditzake. Horrez gain, norberaren higienea ere oso garrantzitsua da, onddoak, bakterioak… hartu ez ditzaten.

Hona hemen kontuan hartu beharrekoak:

1. Jantzi egokiak erabili behar dira kirola egiteko, garbi-garbiak beti. Berebiziko garrantzia dute oinetakoek.

2. Kirola egiteko erabili diren arropa izerdituak erantzi behar dira, oinetakoak barne.

3. Kirola egin ondoren, dutxatu beharra dago. Garbitzeko ez ezik, giharrak erlaxatzeko ere ona da. Ez dira xaboi fuerteak erabili behar, alkohol gabekoak erabiltzea komenigarria da. Ez igurtzi gehiegi larruazala.

4. Igerilekuan ibili bazara, ilea ondo garbitu, kloroa kentzeko.

5. Nahiz eta higienearekin zerikusi zuzena ez izan, aholku garrantzitsua da hau: dutxatzerakoan, ez alferrik galdu ura.

6. Aldagela eta dutxa kolektiboetan erabili beti txankletak. Uste baino ohikoagoak dira onddoek oinetan eragiten dituzten infekzioak.

7. Dutxatu ostean, lehortu ondo gorputza, batez ere oinak. Izan ere, oso gogoko dute hezetasuna onddoek.

8. Lehortu ondoren, larruazala hidratatzeko krema eman.

9. Garbitu ahalik eta azkarren kirola egiteko erabili duzun arropa. Zeuk ere egin dezakezu hori, ezta?

10. Aldagela eta dutxa kolektiboetan, saiatu zaitez ez zikintzen, eta zikindu ez gero, garbitu ezazu.






qrcode

Kirola eta osasuna

Osasuna eta Kirola

“Jorratuko dudan gaia” izeneko sarreran aipatu nuenez, badakigu kirolak osasunean eragin handia duela. Baina, kontuan izan behar dugu, kirolak osasunean eragin positiboa izateaz gain, zenbaitetan kaltegarria izan daitekeela. Oraingoan, guzti honen inguruko informazioa biltzen duen taula bat ipiniko dizuet, argiago ikus dezazuten.


 ONURAK
KALTEAK
Gaixotasun kardio-baskularrak saihesten laguntzen du.
Kirola obsesio bezala ikustea ekar dezake gehiegizko ariketa fisikoak egitea, eta bigorepzia bezalako gaixotasunak ekar ditzake.
Giharrak sendotzeko paregabea da.
Lesioak egin daitezke neurriak hartzen ez badira (beharrezko luzaketak egin ezean, …).
Norbere buruarekin erosoago sentitzen laguntzen du.
Elikadura desegokia gehiegizko kirolarekin elkartzean, gaixotasun kardio-baskularrak ekar ditzake, hau da, argaltzeko ariketa fisiko gehiegi burutzea.
Estresa gutxitzen du.
Ariketa fisiko gehiegi egitean giharrak ere kalte jasaten dute, eta zuntz-apurketak egon daitezke.
Zaharkitze prozesua atzeratzen laguntzen du.

Arnasketa aparaturako ere gomendagarria da, hau hobetzen laguntzen du.

Gorputzak behar ez dituen substantziak eta elikagaiak kanporatzen laguntzen du.



Goiko taula aztertu ondoren, zera da esan dezakedana: argi dago, kirolak osasunarengan kalteak baino onura gehiago dakartzala. Horregatik, kirola egitea oso komenigarria eta osasuntsua dela esan dezakegu. Hala ere, kontuan izan behar dugu, kirola ere bere neurrian egin behar dela, kalteak saihesteko.

Bukatzeko, haurrei hezkuntzan, kirolaren inguruko informazioa ematea guztiz beharrezkoa iruditzen zait. Horretarako, Gorputz Hezkuntzako klaseak egokiak direla uste dut.

qrcode

Boleibola

Boleibola

Gaurkoan, boleibolaren inguruan hitz egingo dizuet. Idatziko dudanaren bidez, irakurleek kirol honen arauei, teknikei… buruz, berria den zerbait ikastea espero dut. Horrez gain, zuengan boleibolarekiko interesa piztea gustatuko litzaidake!!!

Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da. Bi taldeetako batek, baloia sare gainetik, gorputzeko edozein atalaren bidez (normalean besoa eta besaurrea), kontrako aldera pasatzean datza. Kontrako taldekoek bidalitako baloia, norberaren zelai-zatian lurrik jo gabe, itzuli egin behar da. Talde bakoitzeko hiru jokalarik kolpatu dezakete pilota, beraien artean pasaraziz, kontrako zelaira pasatu aurretik.

Boleiboleko talde bat, sei jokalariz osatutako dago, hiru erasotzaile eta hiru defentsorez. Sakea egin behar duen taldeko jokalaria, bere zelai atzeko marraren atzeko aldean jarri behar da, pilota eskuaz edo eskumuturraz emanez eta sare gainetik pasaraziz. Sakea egiterakoan, saiakera bakarra dago. Behin sakea aterata, jokalari bakoitza bere postuan kokatuta egon beharko da. Talde bakoitzean, kapitain bat egongo da.

Jokoa behin hasi denean, pilota sarearen gainetik pasarazteko, gorputzeko edozein atalaz eman ahal zaio (normalena, erremate, besaurre edota atzamarren bidezko ukituak izaten dira). Tantoa talderen batek lortuko du, bi taldeetako batek huts egingo duen momentuan, arauz kanpoko zerbait egiterakoan edota baloiak lurra ukitzerakoan. Talde bakoitzak hiru toke gehienez eman ahal izango ditu baloia sare gainetik pasa aurretik (blokeo tokeak ez du kontatzen). Honez gain, jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin izango dute sarea ukitu ezta pilota eutsi ere.

Talde batek sakea berreskuratzerakoan, erlojuaren orratzen norabidean errotatu beharko dira jokalari guztiak. Hogeita bost puntura helduko den lehenengo taldeak, lehenengo set-a irabaziko du. Hogeita lau puntuko berdinketa egonez gero, jokatzen jarraituko lukete, bi puntuko diferentzia izan arte. Aipatu beharra dago, Boleiboleko mutilen partidu batek bost set dauzkala eta nesken partidu batek aldiz, hiru.

Bukatzeko, esan dezaket, boleibola eskoletan erakusten den kirola da. Haurrentzako onuragarria izan daitekeela uste dut, taldean jokatzen, arauak errespetatzen, kideak kontuan izatean... ikasten dutelako. Baita ere, sozializazio prozesuan lagungarri izan dakiekeela umeei uste dut, momentu oro, harremanetan egon behar direlako taldekideekin.





qrcode

Kaleko kirolak

Kalean kirolean aritzean… KONTUZ!!!

Kalean leku desberdinak daude kirolean aritzeko. Badaude kirolean aritzeko leku aproposak, baina, askotan, haurrak herriko edozein lekutan kirolean aritzen dira. Adibide gisa, haurrak esku pilotara jolasten ari badira, pilota errepidera irten daiteke eta bertatik kotxeak pasatzen direnez, oso arriskutsua da. Esku pilotan ibiltzeaz gain, ume asko bizikletan ibiltzen dira, eta berdin-berdin istripuren bat izan ahal dute. Horregatik, neurri bereziak hartzea, hala nola, kasko eramatea, lokarriak ondo lotzea, belaunetako eramatea… gomendatzen zaie bizikletaz, patinetean… ibiliko badira.

Aipatutako guzti hau hobeto ulertu eta barneratzeko, Teo marrazki bizidun telesaileko kapitulu bat jarriko dizuet! Ikusi eta asko ikasi!!!

qrcode




Arazoak dituzten umeentzako terapia

Arazoak dituzten umeentzako, izurdeen bidezko terapia

Valentziako Oceanografic-a esperientzia bat garatzen ari da, izurdeen bidezko terapiak, arazoak dituzten haurrengan, izan ditzakeen eraginak aztertu ahal izateko. Ikerketa honen helburua, arazoak dituzten umeen eta hauen familien bizi kalitatea handiagotzea litzateke.

Valentziako autonomi erkidegoko osasun kontseilaritza eta “La Ciudad de las Artes y las Ciencias”-ek, momentuz, ume autisten laguntza dute.

Ume autisten eta izurdeen arteko interakzioari esker, haurren kontzentrazio maila handituko da. Hau, umeak etxetik edo ospitalean jarraitzen dituen beste terapientzako oinarrizkoa izan daiteke.

Terapiaren fase desberdinak:

Ikerketak, hasierako sortze eta egokitze fasea, eta bukaerako ondorioen eta emaitzen analisian oinarritutako faseak izango ditu. Hiru astetan zehar, bost saio indibidual burutuko dira. Hauetan, haurretako bakoitzak, izurde, entrenatzaile, terapeuta, fisioterapeuta eta bi kanpo begiralerekin batera, interakzioa landuko du uraren barnean zein kanpoko aldean.

Behin hamabost saioak bukatuta, ebaluaketa neurofisiologiko eta neuropsikologikoak egingo dira, terapia mota honen eraginak zeintzuk diren ikusteko.




qrcode