Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

sábado, 3 de diciembre de 2011

Orixe Ikastolako artikulua

Kirola edo jarduera fisikoa egiterakoan, izerditu egiten gara. Ez gara eroso sentitzen, usain txarra askatzen dugu. Horregatik, ariketa fisikoa egin ostean, dutxatu behar gara.


Dutxaren beharra hobeto ulertu dezazuen hona hemen Orixe Ikastolak argitaratutako testua:
Oso garrantzitsua da osasunerako jarduera fisikoa egiterakoan eta egin ondoren, gutxienezko garbitasun neurri batzuk betetzea. Eta pixkanaka neurri horiek ohitura bihurtu beharko ditugu, edozein kirol edo ariketa fisikoan jardun ondoren. Garbitasun ohitura guztien artean bi aipa ditzakegu, batez ere: dutxa eta arropa egokia.


DUTXA

Edonolako jarduera fisikoan jardun ondoren oso komenigarria da, beti, dutxatzea. Arrazoi asko dago horretarako. Dutxatzea, batetik, oso osasungarria da: gorputzak izerditzean kanporatzen dituen toxinak eta hondakinak garbitzeko, gainera erori zaizkigun hautsa eta zikinkeria kentzeko, izerditu ondoren gorputzaren tenperatura jaisten denez negu hotz hauetan gu ez hozteko eta ariketak egin ondoren giharrak, zurdak eta organo guztiak (uraren berotasuna dela-eta) lasaitzeko, lesioak uxatuz, oso komenigarria suertatzen da.

Bestetik, heziketa arrazoiak daude: Gorputz Heziketa ondorengo klaseetara izerdi usaia eramaten duzue eta irakasleak, batzuetan, kexatzen dira. Dutxak kirats hori kentzen du.

Orain arte aipaturiko arrazoiak nahikoak ez balira, bada bat erabakikorra, eztabaidaezina dena. Dutxatu beharra dago LEGEAK honela agintzen duelako. Oinarrizko Hezkuntzaren (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza barne) curriculuma ezartzen duen 175/2007 Dekretuak, urriaren 16koak, bere 8. artikuluan, 1.- a) atalean, (26044-26045 orritan) Oinarrizko Hezkuntzaren helburutzat jotzen du “...desarrollar, afianzar y valorar los beneficios que suponen los hábitos de cuidado y salud corporales, del ejercicio fisico, de la práctica del deporte, de la higiene y de la alimentación equilibrada para llevar una vida sana...” (Ikus 2007ko azaroaren 13ko EHAA edo boletina). Eta zehazkiago Dekretu beraren gehigarrian Gorputz Heziketako curriculuma garatzean landu beharreko edukietako bat “Garbitasunari, higieneari, ordenari, instalazioei eta materialei buruzko araudiak onartzea, errespetatzea eta erabiltzea. Jarduera fisikoak egin ondoren, gorputzeko higieneari arreta jartzea.” (458 orrialdean)

Dutxatu ondoren garrantzitsua izaten da ongi lehortzea eta barrengo arropa garbia janztea. Beste neurri on bat txankleten erabilpenarena da. Norberaren etxean izan ezik beste inon dutxatu behar badugu (kiroldegian, ikastetxean, igerilekuan,...) gomazko zola duten oinetako, txankleta edo sandaliak erabiliko ditugu lurrean eta hormetan izan daitezken onddo eta bakterioen infekzioez babesteko. Arropa eta toallak ez dira elkar trukatu behar. Norberak bereak bakarrik erabili behar ditu eta ez beste inori utzi kutsatzea ekiditearren. Beraz, dutxatzeko behar dituzuen gauzak ekarri; toalla, xaboia, orrazea, aldagarriak, txankletak, koloniak eta abar. Ile-lehorgailuak ez dituzue ekarri beharrik ikastetxean badaude-eta.

ARROPA

Gorputz ariketak eta kirolak egiteko, argi dago, arropa egokia behar dela; alde batetik, arina, erosoa, elastikoa, lasai samarra izan behar du gorputzeko zatien mugimenduak oztopa ez ditzan. Estuegia bada gorputzaren mugimenduekin urradurak eta zauriak sor daitezke-eta. Hortaz, txandala, galtza motzak, kamiseta... egokiak dira eta horregatik onartuko dira baina inolaz ere ez, galtza bakeroak, soinekoak eta antzekoak.

Beste aldetik, kirolerako arropak izerdia lurrintzen utzi behar du, izerdiarekiko iragazkorra izan behar du eta aldi berean larruazala oxigenatzen utzi. Ohar guzti hauek barrengo arroparentzat ere balio dute. Kirol arropa beti garbia eta lehorra mantendu behar da. Bustita egonez gero hotzetik isolatzeko gaitasuna galtzen du.

Ariketa fisikoa egitera goazenean ingurunearen tenperatura kontutan hartu beharko dugu. Ez da arropa gehiegi jantzi behar ez gehiegi izerditzeko baina ezta hotzik sentitu behar ere. Tamaina hartu behar zaio. Tenperatura arruntak direnean, ariketa fisikoa hasi baino lehen sobran dugun arropa erantziko dugu (behar baino gehiago izerdiaraziko ligukeelako) eta ariketa fisikoa bukatu bezain laster jantzi (gorputza ez hozteko). Gogora ezazue eta ekarri aldatzeko arropa garbia, egunen batean kanpoan ari garela izerdiaz gain euriak harrapa baikaitzake eta busti.


Behin Orixe Ikastolak idatzitako artikulua irakurrita, kontziente izan behar gara dutxak eta arropak duen garrantziaz. Hau guztia, gure egunerokotasunean kontuan izan behar dugu, bai eskolan zein eskolatik kanpo. Hezkuntzaren barnean, eskola eta ikastoletan, Gorputz Hezkuntzako ikasgaia izaten dute ikasleek, lehenengo batxilergorarte gutxienez. Horregatik, irakasleek hau guztia kontuan izan beharko luketela uste dut, haiek baitira eskola barnean, umeak hezitzen dituzten pertsonak.



qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario