Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

sábado, 3 de diciembre de 2011

Boleibola

Boleibola

Gaurkoan, boleibolaren inguruan hitz egingo dizuet. Idatziko dudanaren bidez, irakurleek kirol honen arauei, teknikei… buruz, berria den zerbait ikastea espero dut. Horrez gain, zuengan boleibolarekiko interesa piztea gustatuko litzaidake!!!

Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da. Bi taldeetako batek, baloia sare gainetik, gorputzeko edozein atalaren bidez (normalean besoa eta besaurrea), kontrako aldera pasatzean datza. Kontrako taldekoek bidalitako baloia, norberaren zelai-zatian lurrik jo gabe, itzuli egin behar da. Talde bakoitzeko hiru jokalarik kolpatu dezakete pilota, beraien artean pasaraziz, kontrako zelaira pasatu aurretik.

Boleiboleko talde bat, sei jokalariz osatutako dago, hiru erasotzaile eta hiru defentsorez. Sakea egin behar duen taldeko jokalaria, bere zelai atzeko marraren atzeko aldean jarri behar da, pilota eskuaz edo eskumuturraz emanez eta sare gainetik pasaraziz. Sakea egiterakoan, saiakera bakarra dago. Behin sakea aterata, jokalari bakoitza bere postuan kokatuta egon beharko da. Talde bakoitzean, kapitain bat egongo da.

Jokoa behin hasi denean, pilota sarearen gainetik pasarazteko, gorputzeko edozein atalaz eman ahal zaio (normalena, erremate, besaurre edota atzamarren bidezko ukituak izaten dira). Tantoa talderen batek lortuko du, bi taldeetako batek huts egingo duen momentuan, arauz kanpoko zerbait egiterakoan edota baloiak lurra ukitzerakoan. Talde bakoitzak hiru toke gehienez eman ahal izango ditu baloia sare gainetik pasa aurretik (blokeo tokeak ez du kontatzen). Honez gain, jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin izango dute sarea ukitu ezta pilota eutsi ere.

Talde batek sakea berreskuratzerakoan, erlojuaren orratzen norabidean errotatu beharko dira jokalari guztiak. Hogeita bost puntura helduko den lehenengo taldeak, lehenengo set-a irabaziko du. Hogeita lau puntuko berdinketa egonez gero, jokatzen jarraituko lukete, bi puntuko diferentzia izan arte. Aipatu beharra dago, Boleiboleko mutilen partidu batek bost set dauzkala eta nesken partidu batek aldiz, hiru.

Bukatzeko, esan dezaket, boleibola eskoletan erakusten den kirola da. Haurrentzako onuragarria izan daitekeela uste dut, taldean jokatzen, arauak errespetatzen, kideak kontuan izatean... ikasten dutelako. Baita ere, sozializazio prozesuan lagungarri izan dakiekeela umeei uste dut, momentu oro, harremanetan egon behar direlako taldekideekin.





qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario