Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

sábado, 3 de diciembre de 2011

Kirola egiteko gomendioak

Kirola egiterakoan kontuan hartu beharrekoak:

Kirol jardueraren momenturik garrantzitsuena, kirola egiten ari garen momentua da. Baina, kirola egiteak ondorio txarrik izan ez dezan, ez dira soilik elikadura, kirola burutu aurreko eta osteko luzatze-ariketak… kontuan hartu behar. Garbitasunak, higieneak… berebiziko garrantzia du. Aldageletako garbitasun ezak, kirolariengan gaixotasunak eragin ditzake. Horrez gain, norberaren higienea ere oso garrantzitsua da, onddoak, bakterioak… hartu ez ditzaten.

Hona hemen kontuan hartu beharrekoak:

1. Jantzi egokiak erabili behar dira kirola egiteko, garbi-garbiak beti. Berebiziko garrantzia dute oinetakoek.

2. Kirola egiteko erabili diren arropa izerdituak erantzi behar dira, oinetakoak barne.

3. Kirola egin ondoren, dutxatu beharra dago. Garbitzeko ez ezik, giharrak erlaxatzeko ere ona da. Ez dira xaboi fuerteak erabili behar, alkohol gabekoak erabiltzea komenigarria da. Ez igurtzi gehiegi larruazala.

4. Igerilekuan ibili bazara, ilea ondo garbitu, kloroa kentzeko.

5. Nahiz eta higienearekin zerikusi zuzena ez izan, aholku garrantzitsua da hau: dutxatzerakoan, ez alferrik galdu ura.

6. Aldagela eta dutxa kolektiboetan erabili beti txankletak. Uste baino ohikoagoak dira onddoek oinetan eragiten dituzten infekzioak.

7. Dutxatu ostean, lehortu ondo gorputza, batez ere oinak. Izan ere, oso gogoko dute hezetasuna onddoek.

8. Lehortu ondoren, larruazala hidratatzeko krema eman.

9. Garbitu ahalik eta azkarren kirola egiteko erabili duzun arropa. Zeuk ere egin dezakezu hori, ezta?

10. Aldagela eta dutxa kolektiboetan, saiatu zaitez ez zikintzen, eta zikindu ez gero, garbitu ezazu.






qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario