Ni neu

Ni neu
Maitanetxu

viernes, 28 de octubre de 2011

Gorputz hezkuntzaren helburuak



Gorputz hezkuntzaren helburu orokorrak: (LOE)

1-Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen- aukerak aztertzea eta gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta konfiantza hartzeko; horrela, norbera ongi sentitzea onuragarria izango da osasunerako.

2-Sarri, aldizka eta neurrian egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea, nork bere buruarekiko eta beste pertsonekiko jarrera arduratsua adierazteko; horrez gainera, jarduera fisikoak, higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean zer-nolako ondorioak dituzten jakitea.

3-Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimen trebetasunak haurren bilakaera prozesuari jarraiki gara daitezen; horretarako ekintza-jokoak egingo dira.

4-Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol jarduerak eta jarduera artistikoak eta espresioak egitea, eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea, aukeratzea eta aplikatzea; horrez gainera, egindako ahalegina erregulatu, neurtu eta baloratu egingo da, eta norberaren aukeren eta zeregin jatorriaren araberako autoeskaera maila iritsiko da.

5-Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetiko eta sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea; horrela, norberaren mugimenduen bidez, horiek sentitu, bizi, onartu eta pertsonalizatu egingo dira.

6-Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide-estrategiak eskuratzeko; estrategia horien bidez, gainerakoekin harreman orekatuak eta eraikitzaileak egin ahal izango dira eta, horrez gainera, aisialdi-denbora topaketarako gune bihurtuko da.

7-E.H-ko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte eta kulturaren eta beste kultura batzuen balioak errespetatzeko eta balioesteko; horretarako, herri-jolasa tradizionalak egongo dira.

8-Heziketa fisikoaren aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kirol-jarduerak eta dantzak ezagutzea eta gizarteko eta kulturako hainbat irizpide kontuan hartuta balioestea, euskal kulturaren balioak aintzat hartzeko.

Gaurkoan, gorputz hezkuntza ikasgaiaren helburu orokorrak jarri dizkizuet, zuek irakur ditzazuen. Informazio hau, sarean aurkitutako saskibaloi unitate didaktiko batetik ateratakoa da.

Hau guztia irakurri eta honetaz hausnartu ondoren, heziketa fisikoak pertsonongan eragin nahiko positiboa duela esan dezaket. Alde batetik, heziketa fisikoaren helburuetako bat norberaren gorputzaren mugimendu aukerak aztertzea izanik, berebiziko arreta jartzea inplikatzen du eta horrela, konfidantza hartzeko balioko du. Bestetik, gorputz hezkuntzarekin lotutako gaietan (elikadura egokia, higienea, jarrera-ohiturak...) interes berezia piztea eragin dezake. Honez guztiaz gain, trebetasun fisikoak garatzeko eta arazo motorrak konpontzeko helburua du ere. Bukatzeko, kultura desberdin batzuetako kirol tradizioak ezagutzeak, beste gizarte eta kulturetako balioak errespetatzera bultza dezake norbera. Aipatutako gorputz hezkuntzaren helburu hauek guztiak, pertsonontzako onuragarriak direla ikus genezake. Honegatik guztiagatik, gorputz hezkuntza, ikasgai bezala, oso garrantzitsua dela uste dut. Hala ere, batzuetan ez zaio behar besteko garrantzirik ematen, nire ustez. Adibide gisa, ikastola, eskola, zein institutu askotan ikasleak bigarren batxilergora heltzerakon, ez dute gorputz hezkuntza ikasgaia izaten. Normalean, beste irakasgai guztien artean, gorputz hezkuntza emateko denborarik ez dagoelako ezabatzen dute hau ikasleen ordutegitik. Egia esan, niri ikastolan hau bera gertatu zitzaidan eta ez dut uste horrela egin beharko zutenik. Batxilergoko bigarren urtean eman beharreko materia asko eta denbora gutxi dagoela egia da. Baina, heziketa-fisikoa kentzea ez zait irtenbide egokia iruditzen, horrek suposatzen baitu, irakasgai honi garrantzi gutxiago ematen zaiola eta hau ikagai bezala izatearen beharra ez dutela ikusten, matematika, fisika, kimika... irakasgaietan ez bezala. Hortaz, hau konpontzeko beste bideren bat egon behar dela uste dut. Eta heziketa fisikoa ikasgaitzat ikasleek izatea oso garrantzitsua iruditzen zait, asko lagun diezaiekelako bai animikoki eta bai fisikoki.


lunes, 3 de octubre de 2011

AURKEZPENA!!!

Maitane dut izena eta 19 urte dauzkat. Galdakao izeneko herri ez oso handi batean bizi naiz, nire guraso eta nebarekin batera. Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari naiz eta aurten bigarren mailan nago. Ikasteaz gain, klase partikularrak ematen ditut astean birritan Galdakaon, D.B.H 3.mailako bi neskari.

Niri buruz zertxobait gehiago jakin dezazuen, nire denbora librean, kirola egitea asko gustatzen zait, beste gauza askoren artean. Pasaden urtera arte Galdakaoko atletismo taldean ibili naiz, baina aurten utzi egin dut eta polikiroldegira joaten naiz beste bi lagunekin batera. Honez gain, musika entzutea eta animaliak asko gustatzen zaizkit. Zuri izeneko katu bat dut etxean.

Beste sarreraren batean niri buruzko gauza gehiago kontatuko dizkizuet, ni ezagutzen joan zaitezten.

Agur



Jorratuko dudan gaia

Blog honetan kirol desberdinei buruz hitz egingo dizuet eta hauek, hezkuntzan izan ditzaketen eragin eta loturez. Honez gain, kirolak osasunarekin lotura handia duenez, honi buruzko informazioa ere, noizbehinka aipatzea ondo legokeela iruditu zait, eta horrela egingo dut. Gai hau aukeratu egin dut, batez ere, kirola asko gustatzen zaidalako. Blog honen bidez, zera da lortu nahi dudana: blog honetan publikatuko ditudan sarreretan agertuko den informazioa, jendearentzako baliogarria izatea . Jarraian, atletismo kirolarekin lotutako argazki bat zintzilikatuko dut. Hurrengorarteee!!!!! Agurrr!